Mirotz

Mirotz

  • 2024
  • Popa

Oihu bat

Zure arnasa deabruarena da,
gorpu ustu baten begirada.
Zertaz mozorrotuko zara? Odolaz.

Ipar haize baten hotzikarak
biluztu nau gaurko gabean.
Zer erori da gure aurrean? Gorpu bat.

Ta orain zelan da, ordua Joan da,
iñork ez dau ezer ikusiko.
Nola izan dan gure heriotza,
zer ote dan aurrian.
Haien erreinua gure miseria,
inor ez da gutaz oroituko.
Zapi beltz bat odol artean,
zenbatenak?

Hitz bategaz ixilduko dira,
zure ahotik ustel usaina.
Zeren bila zabitz itzaletan? Kontrola.

Begitara beitu ta mina,
erakutzi dituzu hortzak .
Zer ahal zara zu putre beltza? Mamu bat.

Ta orain zelan da, ordua Joan da,
iñork ez dau ezer ikusiko.
Nola izan dan gure heriotza,
zer ote dan aurrian.
Haien erreinua gure miseria,
inor ez da gutaz oroituko.
Zapi beltz bat odol artean,
zenbatenak?

Eta sute bat izan da behar,
baina ezinezkoa da jada.
Bi suziri dauz hemen,
bat zu ta bat niretzat.

Eta sute bat izan da behar,
baina ezinezkoa da jada.
Bi suziri dauz hemen,
bat zu ta bat niretzat.

Bi suziri dauz hemen.