Monsieur leCrêpe

Monsieur leCrêpe

  • 2024
  • Rapa
Gure jokua

Gure jokua

  • Bideoaren ekoizpena: Julián Cohle
  • Musikaren ekoizpena: Akademix Beats

HANDSOME IZZY

HANDSOME IZZY

Bideoa: @luiseceizabarrena

Atzera

M.L.C. (x YPSEN x LACASIA x PANDO)

  • Bideoa: Dronetikan

Atzera

Gure jokua

  • Bideoaren ekoizpena: Julián Cohle
  • Musikaren ekoizpena: Akademix Beats

Atzera

HANDSOME IZZY

Bideoa: @luiseceizabarrena

L1

Karneta aspaldi atera banuen zergatik daukat L bat? Hilotz bati begiak ateratzeko nahikoa da bele
bat. Al puto Juantxo se le va baina gauza bat badaki: kiratsa dariola to the Basque Country.
Vaffanculo ETB1, vaffanculo ETB2. Eskaini zenidaten ura, no me la bebí. Ezpainetan dauzkat ele
bi gure gurasoei eskerrak, zuengatik balitz aspaldi irabazi zuen erdarak. Hau ez da gerra bat planeta
ezberdinen artean, zuena da mundua baina ni nago Marten. Kobazulotik jaitsi eta azkeneko kopa
Norten. Ni Darko, zu, berriz, Morten. Zapaldu eta kortean. Baten batek esan behar du “¡Corten!”,
umerik ez da eta geratzen jada parkean. Baserri bat bota berri dute para que los coches aparquen.

Kostunbrismo pixka bat egon da beti nire Artean. Eta hemen costumbre dena da nahastea zeru eta
lur. Nire bigarren lana da zu uztea zur eta lur. Entsalada eta baso bat ur? Egiten baldin badu zaunka
hizkuntzak igual du, txakurra beti txakur. Zipaios son Ultras Sur, hauek ikurrinarekin. Jabeak ez du
txintik esango nahiz eta ondotxo jakin. Kontuz, jeltzale, zein eskurekin ematen diezun jaten, besorik
gabe geratuko zara eta zu ere horrelako batean. Inork ez dizu esaten baina gauza bat argi dago:
hemen denok gara arratoi katua etorritakoan. “Babylon no va a parar, Babylon nunca paró”. Ez
dago ezer kapitalismotik haratago, akabo. Pastilla urdina jan eta inor ez da sentitzen mierda honen
esklabo. Menos Gatibu, más Lisabö. Aspalditik dakigu eta bereizten zein dagoen aurretik eta zein
dagoen lehenago.
Hotzak ez digu uzten lorik hartzen. Argirik ez da leihotik sartzen. Inork ba al daki zergatik eta
zertarako gauden? Ez da bakarrik dantzatu dezaten. Zenbat porrot eta zenbat garaipen, betidanik
balak dabiltza airean. Ez ahaztu non zauden jartzen zarenean mikrofono baten atzean, again.
Makina bat egin ditut baina ez nintzen hemen sartu lagun berriak egiteko eta orain ez naiz hasiko.
Zenbat aldiz adituko ote nuen “hartu lasai mutiko, bultzatuta ere pareta ez duk berehalakoan
eroriko”? Arbola bat orriko, behetik gorako erreka. Hemen zeinek ez du gustuko ordeka? Errazagoa
litzateke ibiliko banintz gordeka. Pattar ona probatu eta hartzen dute kristoren betekada musika
alaiz. Sagardotegian bezala dabiltza, gutxi eta maiz. Nik etxe hartatik alde egin dut, giltzak utzia
naiz. Hori omen da jendeak eskatzen duena eta, nahiz eta ez diguten esango, zuk jakizu dela nahita.
Algoritmo politiko baten scroll-etik ezin alde eginda, artistila baten papera zein da? Horregatik
bang. Bang, bang. Ez dira gauza berbera esan eta hitz egin. Gurea da musika falogozentriko landua,
ez da zuena bezala, kaka transgeniko eta antzua. Aipatzen den unean ez da tabu. Gure aldetik, BBK
Live sutan ikusteko gogoa daukagu. Talentua sutan kiskalita geratzen den bakarra, kea. Ezertxo ere
ez esan eta elkarri emaiozue bakea. Desastretik ez gaude urruti, kanpotik datorrenak baino gehiago
kezkatzen nau honek barrutik. Zein da barruti honen jabea? Zeinek libratuko du labea? Segun eta
barrikadako zein aldetan zauden, begira zein dauden parean: Make Euskadi Great Again.
Hotzak ez digu uzten lorik hartzen...