Monsieur leCrêpe

Monsieur leCrêpe

  • 2024
  • Rapa
Gure jokua

Gure jokua

  • Bideoaren ekoizpena: Julián Cohle
  • Musikaren ekoizpena: Akademix Beats

HANDSOME IZZY

HANDSOME IZZY

Bideoa: @luiseceizabarrena

Atzera

M.L.C. (x YPSEN x LACASIA x PANDO)

  • Bideoa: Dronetikan

Atzera

Gure jokua

  • Bideoaren ekoizpena: Julián Cohle
  • Musikaren ekoizpena: Akademix Beats

Atzera

HANDSOME IZZY

Bideoa: @luiseceizabarrena

Caffe Latte

Skibiribap, skibiriben, Monsieur leCrêpe is in the game, hautsak harrotu eta polemika bilatzen,
beste behin. My flow: txuku-txuku train. Lehiakideei hots egin eta esan badaukagula txapelduna,
asmatu zein. Juan is my name eta ez dut urte gutxi. Ezagutu nituen Bonbo eta Kaja, orain ezin ditut
utzi. Amonak betidanik esan dit “Galtzak gorago jantzi!” eta orduan ez nituenez igo, orain ez
dauzkat zertan jaitsi. Number one MC? Qué va, adarra jotzen. Eta hala ere, badaezpada ere, lotu ni
kate motzean. Bilatu aterpe bat ekaitza etorri baino lehen, txikizio honetatik Baga Bigak ez zaitu
salbatzen. Gu batzen, zu zenbatzen, zuzen sartzen, kurba ez dakizu eta kruzatzen hartzen. Jarri
viruta eta horrek ez baldin badu funtzionatzen zergatik ez zara saiatzen ETBn baten bati
zurru...murruak dabiltza airean esaten dutenak ez diozula zure bandari pagatzen merezi duena. Niri
igual zait zer esaten duten, nik ikusten dudana. Ni naiz mozorroak kentzen dituen asteazkena.
Tolosatik nator, jario dut abizena. Zure alabari baba dario eta semeari semena. Kasik ez naiz inortaz
fio, ze pena! Traizio bat inuzenteak jasaten du, tontoak bigarrena. Euskaraz egin den rap onena
Norzzonerena. Zurea kopia bat, beste kopia batena. Pereza da daukadana sentitzen naiz Mefisto.
Gora Unidad Alavesa. Fuck off Eskean Kristö.
God damn... Txakurrak ez du txakurrik jaten, bilatzen apurrak eta orain lotuta katean. Oiloen
herrian azeria da alkate. Jake mate, ya te maté. Zertan ari haiz orain nire eskutik jaten? Lokalean
nago, horregatik ez dizut hartzen. 200 balio dituen katilutik edaten caffe latte.

Irinik ez balizko errotan, nire porrota porroetan. Zenbat larru-jotze sartzen dira zuen farlopa
zorroetan? Ni ez nago inorekin zorretan, ari naiz Belauntzako lokalean jo eta su. Putero bat da fama,
puta zu. Zureak ez dira fanak, bobo, bezeroak dauzkazu: Euskadi tropikal honetako udaletxe batzuk.
Atera beste bat, Maxus, eta horren atzetik beste sei. Zure kamerino kanpoan jartzen du
BukkakeStage. You want to play eta inork ez die kasurik egiten zure negarrei. Kleenex pakete bat
eskatu Berri Txarrak-i. Mayday! Mayday! DJen bati egin dei, remix batzuk atera ez badaukazu
nobedaderik, bestela ez dago eta Durangora joaterik. You take what you want or you want what
yout take? Eszena honek hemen barruan hesteetako mina jartzen dit, euskaraz egin dena ez dago eta
kritikatzerik. Eta horrela goaz, kalerik kale adarra joaz, ezer ez dut aditu kontratu hura firmatu zuen
gizajoaz. Nora hoa? Ustela enborra, ezpala halakoa. Hemen Gaztea bada liderra zer mierda aterako
da? Atera abakoa, ganorabakoa, beste baten kalkoa. Harmaila baino nahiago duk palkoa eta talkoa.
Ihardetsi didanean zein den gakoa, esan diot: baratxuri eta zopakoa eta horrela pasako da. Ni beti a
saco, a ze sake zitala. Biniloak saltzen ditut, nire burua ni pala. Soberan dakit nitaz gaizki-esaka
dabiltzala, ez dakite gordeta dauzkadala bi bala.
God damn...