2017.11.15
Mor More

Mor More

  • 2010 - 2017
  • Folka, Popa

Atzera

Kezko karetak (Sortu Dira Besteak jaialdian)

Egilea: Gotzon Aranburu

Arrabaletatik

Munstroak dabiltza kaleetan 
aurpegirik gabeko silueten itzaletan 
inoren gorputzetan 
Munstroak dabiltza kaleetan 
mingainetik garra dariela 
goroldio deformeak zementua murtxikatzen 

Odolez blaitzen esku garbiak 
bat baino gehiago sartzen zaizkizu soin bakarrean 

Munstroak dabiltza kaleetan 
gauez hurbiltzen dira isiltasunean 
iruditeria guztia lapurtzera 
Munstroak dabiltza kaleetan 
gure eskuetatik helduta pasian 
gure ametsak deformatu nahian 

Gure hitzetan kamuflatzen dira 
haizeak jotzen ez duenean 
Gero lotzen gaituzte euren eskuetara 
eta hegan goaz jakin gabe sokaren menpean. 

Errefuxia zaitezte errealitatearen arrabaletan!