2021.06.25
Mor More

Mor More

  • 2010 - 2017
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Folka, Popa

Atzera

Kezko karetak (Sortu Dira Besteak jaialdian)

Egilea: Gotzon Aranburu

Denboraren distantziak

Neurtzera dena, zehaztera guztia 
ohitu gara 
Zenbat? Noraino? Noiztik? Noiz arte? 
Zertarako? Nondik? Nola? Nora? Zer dela eta? 

Neurgailuez fidatzen gara 
neurgailuez arnasten dugu 
neurgailuez erabaki, antolatu, maitatu 

Nola neurtzen da atzemankorra izan arren 
neurtezina dena? 
Distantzia denboran neurtzen bada 
eta denbora distantzian 

Ihesi doa tartean 
lo aurretiko segundoetan 
gorputza hartzen didan gogoa