2021.06.25
Mor More

Mor More

  • 2010 - 2017
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Folka, Popa

Atzera

Kezko karetak (Sortu Dira Besteak jaialdian)

Egilea: Gotzon Aranburu

Korapiloak

Korapilo bat izan dezakezu eztarrian 
deslotzen zaizuna ezkerreko izterrean 
Korapilo bat izan dezakezu sabelean 
ahots korapilatu bat preso memorian 
Korapilo bat arnas dezakezu airean 
atzo gaueko oihu eta irrintzien sinfonian 

Korapila daitezke hitzak 
korapilatu begiradak 
usainak, koloreak 
keak, zaporeak 

Korapila daitezke gauak 
korapilatu esaldiak 
dudak eta izarak 
arnasak eta ileak 

Korapila daitezke erantzunak 
zimurrak, erabaki zurrunak 
gure mugak 
Korapila gaitezke elkarrekin 
naiteke ni bakarrik 
lanpara laranja horren itzalarekin