Urak esnatu du duda
puskatu zura ta batura
korronteak hartu du abiadura
aspaldian hori da ta ohitura
Lasai neska etzaite ardura,
dantzan joango da tristura,
olatuak hartu du altura,
lasai zoazen babeslekura
Hatz artetik doa ura
arrakalatik abentura
datozela haustura ta beldurra
likido nintzela ahaztuta dut eta
Likido izatearen haustura
adarkatu eta sartu da barrura
bits arraro hau nere zentzura
urak esnatu du duda...