2021.06.28
Mutürbeltz

Mutürbeltz

  • 2012 - 2013
  • Urretxu, Hondarribia, Bera
  • Hard-rocka, Rocka, Rock&rolla

Atzera

Garaikur?
play_buttonadd_button
EROSI

Garaikur?

2013 - Egilea editore


  • Adaska bat eguzki bila lez(Hitzak: Mikel Larratxe, Eñaut Balenziaga-Musika: Mutürbeltz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Inork ez zidan esan hori horrela ez zela(Hitzak: Mikel Larratxe-Musika: Iñigo Agirrebalzategi, Mutürbeltz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: EP


PARTAIDEAK

  • Iñigo Agirrebalzategi, gitarrak
  • Aitor Castillo, baxua
  • Eñaut Balentziaga, bateria
  • Mikel Larratxe, ahotsa

GRABAZIOA

Garate estudioa (Andoain, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Martxel Arkarazo


GENEROAK

Hard-rocka, Rock&rolla

Zaharrak berritzeko gogotsu dator Mutürbeltz. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Bi arima galdu amildegiaren ertzean. Bertara jaustean elkarrekin topo egin eta muturrak belzten hasi ziren. Zikintzen. Batek musika eta besteak hitzak. Lanak banatu orduko sortu ziren lehen kantak, soilik taldea osatzea falta zen. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.

Oinarriei tiraka rock talde sendoa osatu dute. Aipatu bi taldeen erdibidean daude. Australiatik Euskal Herrirako ibilbidean. Kanpora begira jarri dira, zinez gustuko duten hori egiteko. Begi lizunarekin, esku klasikoarekin, eta noski, mutur beltzarekin. Ez dirudi lehen saiakera, baina bada. “Amildegia maite” estreinako long play edo lan luzeak zaharberritze lan zaindua islatzen du. Eskarmentuaren akordeak eta esanak. Inolaz ere berritzaileak. Inolaz ere munduko beste txokoetan entzun ez direnak. Baina badute zerbait. Agian da kantuen sinpletasun biribila, agian doinu klasikoekiko maitasuna, agian transmititzen duten bizitasuna… Agian da amildegia bera, amiltzera bultzatzen zaituena.

Testua: Inaxio Esnaola