Myotones

Myotones

  • 2020
  • Popa

Harribitxi

Denboraren poderioz
Egin dugunaren bihotz
Zentzumen guztien adio
Logika guztien suizidio

Bizitako lurrikarak
Airean ba al du indarra
sentitu ahal den bakarra
Biziaren ritmo azkarra

Ba al duzu
Ba al dut nik
Ba al dugu
Zereiterik

Behar duzun
Guzti hori
Baimenduta
Duzularik

Ez jarraitu
Ezta lotu
Jendeak
Egiten duenari

Arruntaren
Apaingarri
Arrunt guztien
Aitzindari

Bereiztasuna mugarri
Ezberdina da deigarri
Ezezaguna erakarri
Munduaren erdian jarriz

Ba al du hainbeste garrantzi
Jantzi edota erantzi
Gezurrezko alaitasuna
Da egitan hauskortasuna

Ba al duzu
Ba al dut nik
Ba al dugu
Zereiterik

Behar duzun
Guzti hori
Baimenduta
Duzularik

Ez jarraitu
Ezta lotu
Jendeak
Egiten duenari

Arruntaren
Apaingarri
Arrunt guztien
Aitzindari

Zure
Nire
Gure
(Harribitxi)

Izan zaitez harribitxi
Izan zaitez inperfektu
Izan zaitez