2023.11.27
Nakar

Nakar

  • 2022
  • Donostia
  • Elektronikoa, Post-punka

Atzera

Nakar (Gaztea Behekaldea)

Ezin

Ezetz esateko ezintasunean zoaz aurrera
ezin alde egin inoiz, lekuak utzi, ateak itxi

Geratu zaitez beste ordubete edo bi
orain etzazu hartu erabakirik
jarraitu itxarongelan geldirik

Inor ezagunik ez berriro bakarrik
ez dakit ba ote daukadan gogorik
eguna edo gaua den ez dakit

Estankatutako abiadura darabilt
paralisi azkar batean sarturik
erdipuntuan ez dago irtenbiderik

Ezetz esateko ezintasunean zoaz aurrera
ezin alde egin inoiz, lekuak utzi, ateak itxi.