2023.11.27
Nakar

Nakar

  • 2022
  • Donostia
  • Elektronikoa, Post-punka

Atzera

Nakar (Gaztea Behekaldea)

Galdu dena

Gaua azkarra da
argi gehiegi dago hemen
goazen atzera alde ilunera
makurtu hobeto
hemendik ikusten zaizu
aurpegian tristezia

Zarata gehio
ez det entzun nahi
esateko dudana
esan nahi dizudana
esateko dudana
ez det entzun nahi

Momentu hutsak bete hitzez
egin promesa bat
aitor zazu bekatu handiena
begirada sakonak harnasestu bizian
ahaztuko zaitut

Kale estuegiak
gorputz haziegiak
bihar ez naiz gogoratuko erdiaz
kopetan izerdia
ta muxu bat gerrian

Ta gauza asko esan genituen atzo
ahaztu dena
zorion gabeko hiru tiro ta hor
galdu dena

Ez da itzuliko
ez da itzuliko
ez da itzuliko
galdu dena
ez da itzuliko
ez da itzuliko
ez da itzuliko
galdu dena