2022.05.30
Neu Troia

Neu Troia

Gaztea

Google maps-ek dioen biderik laburrena
ez dugu hartuko.
Gmail-ean bildu ditut aterpetxe eta autobusen
pdf guztiak.

Galtzeko beldur eza
zeru izartsuak
gida gaitzala.

Etxeko babesa utzita errepide basatira
atera da norbera.
Ezusteko bihurguneek, kanpamentu inprobisatuek,
egin naute naizena.

Zurrunbilo koloretsua
umore zoroa
orgasmo zirrara.

Gazte, zein ederra zaren.

Gure aurrean ilunabarra,
nostalgia
igartzen hasi da.

Gazte, zein ederra zaren.