Neu Troia da Julen Azkonaren (Iruñea, 1993) kantautore ezizena. Gitarra akustikoa abiapuntutzat hartuta, introspekziozko mundu pertsonal baterako gonbidapena dira bere abestiak. Doinuei jarritako letrek garrantzia berezia badute ere, kantautore klasikoaren iruditik baino, gaur egungo indie rocka, popa eta folka ditu influentzia nagusi.