2022.10.06
Nigara Zuek

Nigara Zuek

  • 1981
  • Errenteria (Gipuzkoa)
  • Kantautorea
  • Webgunea

Atzera

Bb agurra

Arrainontzia

Nire hildakoak ez daude hilik 
nire hildakoak ez dira oraindik hil 

Hutsik dago pezera 

Nire hildakoek ez dute zaratarik egiten 
ez daude 

Oihartzunik, hutsunerik ezin dute utzi 
oraindik 

Ta argazki hori dut begira 
hil ez diren aurpegiez osatutako 
argazki huts hori 

Nire hildakoak bizirik daude 
ta maitatzen 
ta ospatzen 
ta omentzen ditut 
nahiz ta ez dauden hilik