«Egin zaitez Ertzaina dio autobus geltokiko iragarkiak…». K. Ttipia Axi Bukows-en hitzekin hasten da Niña Coyote eta Chico Tornado donostiarren eta Andoaingo Gailu taldekoen zazpi hazbeteko splita. 2024ko azaroan kaleratu zuten, Pozoi Records zigiluarekin, bi taldeen kantu bana jasota, Euzko Polizia eta Ulehertu, elkarrekin birgrabatuta. «Pistolarik gabe ez dira ezer» poliziaren kontrako aldarriek erantzuten diote, B aldean, «Hau nazka diot, ozen eta barru-barrutik» itsaskorrari.