2015.06.03
Noizeanbehin

Noizeanbehin

Lerro zuzenak

Lerro zuzenak, gurutzatuak
Batak bestea elkarri aldaratuak
Aspaldi bat egin eta orain aldenduz doaz
Gero eta gehiago, ezinbestean

Batzuk paraleloan egiten dute aurrera
Inolako duda izpirik gabe zuzen

Bi baino ez ziren aldendurik hasi
Eta elkartuko dira egunen baten
Badakite instant bat baino ez dela izango
Eta ondoren betiko agurtuko dira

Batzuk paraleloan egiten dute aurrera
Inolako duda izpirik gabe zuzen