2023.08.02
Occhi di Farfalla

Occhi di Farfalla

2013an Miren Aranguren eta Hodei Estebanen (Estricalla, Erantzun, Humilitate…) eskutik sortutako proiektua da Occhi di farfalla. Rock kantuak, formatu akustikoan eta begirada feministarekin abesten hasi zen bikotea eta Europan zehar, 20 eguneko biran estreinatu zen taldea. Errepidean, nortasuna hartzen joan zen taldea, ezagututako pertsona zein tokien eraginez. Euskal Herrian zein Espainiako estatuan zehar jotzen jardun zuten 2014ean. Bigarren bira 2015eko udan egin zuten, beste behin Europatik barna, oraingo honetan Suitza, Alemania eta Txekian. Errepideak talde gisa haztera eraman zituen, bikote formatutik laukote formatu elektrifikatura pasaz. Aurreko bi kideei Jokin Azpiazu (PAM) eta Bati (Kloakao, Estricalla) gehitu zitzaizkien baxua eta bateria jotzeko, hurrenez hurren. Aurreko rock doinuek indar handiagoa hartu dute eta kantu berriak osatu dituzte, gorputz gehiagorekin, kide guztien musika doinuen eragin gehiagorekin; rock, grunge, punk eta antzerakoekin.

Occhidifarfalla_tour_15-07_0047TXIKI

Miren Aranguren, Jokin Azpiazu, Hodei Esteban eta Bati.

2016ko otsailean Arrasateko Shot estudioetan Elektrika Grabaketak-ekin grabatu zuten haien lehen lan luzea eta Donostiako Doctor Master-en masterizatu. Maiatzean Lerroetatik ihes izenburupean kaleratu zuten. CD eta LP formatuan, Mikel Larratxeren arte lanak lagunduta. Natalia Garmendia, Xan Erantzun eta Okene Abregok ahotsekin kolaboratu dute, Ibon Rodriguezek tronpeta sartu du “Nerekin” abestian eta Haritz Estebanek txapak sartu ditu “Eskilaretan igeri”n. Atmosfera iluna sortzea izan dute helburu diskoan eta salaketak zein laukoteak dituen kezkek tartea izan dute haien hitzetan; Mexikoko Patronen duintasunaren borrokari buruz kantatu dute “Su txikietan” abestian; gorputza, gure arma politiko nagusitzat, aldarrikatu dute “Nerekin” kantuan; indarkeria sexistaren izaera salatu dute “Atzoko egunak”-en; eta “Monstruosis Horribilibus” kantuan, bazterretik datozen ahotsak jaso nahi izan dituzte.

Atzera

Nerekin (zuzenean)

Atzera

Warsaw

Atzera

Sanatorium

Atzera

Nerekin (Bonberenea Live Sessions)

Atzera

Iraganik gabe (Bonberenea Live Sessions)

Atzera

Beste behin (Bonberenea Live Sessions)

Atzera

Sagar erre eta ardao gorria (Bonberenea Live Sessions)

Atzoko egunak

Kalera irten orduko 
kalera irten orduko 
han zinen, begira! 
Kalea zapaldu orduko 
hantxe ikusi zaitut, begira! 

Ezagunak ditut beldurra, desafioa 

Seduzitu, beldurtu zapaldu nahia, 
Kolera, histeria, haserrea, amorrua 
Seduzitu, beldurtu zapaldu nahia, 
Kolera, histeria, haserrea, amorrua 

Gelditu nahi ez nuen sutan erre zara! 

Gaur begietara, begiratu zaitut 
eta zuk, burua makurtu duzu 
Gaur begietara, begiratu zaitut 
eta zuk, buelta eman dezu! 

Garaipenaren ispilua, etsipenaren errefleju 
Etsipenaren errefleju, garaipenaren ispilu 

Gelditu nahi ez nuen sutan erre zara! 

Ez dago atzoko egunik, memorian 
Beldur al zara?