Grabaketa: Luis Jambrina eta Garikoitz Diaz
Edizioa eta errealizazioa: Luis Jambrina
Hemen naukazue zuekin,
ohe honetan loturik,
protesta egiteagatik nago orain jipoiturik.
Nazkatuta gaude geu ez garena izateaz
oraindik onartu ez den gatazka batean.
Hain zaila al da ulertzea? Ezberdinak garela!
Ebrotik hasi ta Akitaniara,
bertan bizi gara zeuen legeen gain.
Aske izateko nahia gainezka izanik,
ba ote dago zuei ulertzerik?
Hemen naukazue zuekin,
aulki honetan loturik,
herri hau maitatzeagatik nago orain zigorturik.
Nazkatuta gaude zuen lege ta kateetaz,
zer garen erabaki nahi dugu, hainbeste al da?
Hain zaila al da ulertzea, euskaldunak garela?
Ebrotik hasi ta…
Bat, bat, bat izan behar gara,
ikasi iraganaz.
Bat, bat, bat izan behar gara,
etorkizuna, hemen da.
Bat, bat, bat izan behar gara
Euskaldun guztiok,
Bat, bat, bat izan behar gara
Etorkizuna eraikitzeko!
Etorkizuna!
Nola oroituko gaituzte? Gazte, firme ta iraultzaile?
Edo izango gara herri honen atsekabe?