2018.05.04
Odolkiak Ordainetan

Odolkiak Ordainetan

Damiens

Izerdi tanta hotzak ziega baten barruan
Bederatzi urte luzeko gau bat
Biharamunak itzaliko dit argia
Zigor batean bihurtua negu gorria.

Sugarretan kiskalia zen aingeru eroria
Labankada baten lekuko dager zauria
Berun urtuaz blai dago hezur ta mamia
Lore ustelez betea zure memoria.

Zer da bertute ta zer da bekatua?
Nor osasuntsu ta nor buru galdua?
Sasi-historiaren mirabe salduak,
Lokatzetan hiltzera behartuak.