Mundu honetara jaurtia izan
basakeriari emeki ohitzeko
marrazo artean igerian ikasteko
ala hauei denei aurre egiteko?
sarri zaila zait eta ezin dut gehiago
sarri zaila zait eta ezin dut
dena ilun ikusi arren
nahiz eta erori berriz
ez utzi saiatzeari
heldu naiz, banoa zurekin
baina zaila zait eta ezin dut gehiago
sarri zaila zait eta ezin dut
hainbeste zarata txuri burrunbatsu artean, gu beti beltzaren alde
eta zuk ere jakin beharko zenuke noren alde egin
badelako hemen hainbat afera non ezin gorde isiltasuna