Usaiako osinetan sakon arakatzen
ibai ezagunetan barruak itotzen
eta zaborra besterik ez duzu kausitzen
hodei zafratu eta hautsiak
baina non zaude?
Zure arrastorik ez
zaila suerta daiteke lohiaz ohartzea
zaila bidea sumatzea
ostotsak nonahi
asotsak noiznahi
non zaude?
Atzoko maindiretan ez zaitut ikusten
Halley kometaren geruzan ez zaitut bilatzen
Baina non zaude?
zure arrastorik ez
eta hor bazaude egin seinaleren bat,
ke-seinale urrun bat bada ere