2015.09.04
Olatz Zugasti

Olatz Zugasti

Atzera

Kantu baten bila nabil
play_buttonadd_button
EROSI

Kantu baten bila nabil

1991 - Elkar


Kantu baten bila nabil(Hitzak eta musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Bitxikeria bat(Hitzak eta musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Neguko arratsalde batean(Hitzak eta musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Arin-arin(Musika: Herrikoia)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Zazpi eijera baditut(Hitzak: Herrikoiak-Musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Mundua nere aurrean(Hitzak: Walt Whitman-Musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Ez hitzik egin(Hitzak eta musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton
Ixilunerik ezean(Hitzak eta musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Egunero bezala(Hitzak eta musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Baratzeko pikuak(Musika: Herrikoia)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Ahaide delizius huntan(Hitzak: Etxahun Barkoxekoa-Musika: Olatz Zugasti)
facebook iconfacebook iconhitzak icon
play_button
add_buttton

Formatua: CD-LP


Iraupena: 42' 28"


Argi kodea: ELK-270


Azala: Jose Felix Igartua


PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa
  • Pako Diaz, bateria, perkusioa
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Fernando Ederra, baxua
  • Joel Merah, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Joxe Mari Irastorza, flauta, gaita
  • Elena Gonzalez, biolina
  • Pello Irizar, teklatuak
  • Benito Lertxundi, gitarra akustikoa, bodhran-a, teklatuak

GRABAZIOA

Elkar estudioa


SOINU TEKNIKARIA

Jean Phocas


EKOIZLEA

Benito Lertxundi


GENEROAK

Folka, Herri kanta

Hamahiru urte zituela ezagutu zuen Olatz Zugastik Benito Lertxundi. Lehenagotik bazuen haren berri, diskoen bidez, baina aurrez aurre, lehenengoz, Hernaniko Urumea ikastolan herri kantagintzari buruz Lertxundik ematen zituen saioetan ezagutu zuen. Zortzi urtetatik, gitarra oparitu ziotenetik, musikarako eta kanturako zaletasun handia izan zuen Zugastik, eta ikastolako urteroko jaialdietan abesteko prest agertzen zen beti. Horietako batean Lertxundik berak lagundu behar zion gitarrarekin, baina ez zen agertu kantari oriotarra. Hala ere, Zugastiren ahots fina gogoan gorde zuen Lertxundik, Altabizkar/Itzaltzukobardoari diskoan (Elkar, 1981) abes zezan deitu baitzion bi urte geroago; hain zuzen, aitari Orreagako gatazkan euskaldunek hildakoak zenbat diren galdetzen dion haurraren ahotsa egin zezan. Handik bi urtera, hamazazpi urte zituela, Lertxundiri zuzenekoetan laguntzen hasi zen Zugasti. Gaur egun bikotea osatzen dute, eta alaba bat dute.

Entrevista en Orio a la cantante y arpista Olatz Zugasti.

Olatz Zugasti. (Jon Urbe / Argazki Press)

Disko haren grabazioan ezagutu zuen harpa Zugastik. Ordurako musika zelta oso gustukoa zuen, Hernaniko talde batean aritua zen, baina Alan Stivell bretoiaren Renaissance de l’harpe celtique diskoa entzutea erabakigarria izan zen Baionako Kontserbatorioan harpa ikasketak egiteko izena eman zezan. Balkanetako musikak ere asko markatu du Zugasti.

Benito Lertxundiren diskoetan eta haren zuzeneko emanaldietan abeslari nahiz harpa jotzaile gisa aritzeaz gain, bakarkako bidea ere egin du Zugastik. Hain zuzen, kantari oriotarrarekin lanean hasi eta hamar urteren buruan,Kantu baten bila nabil (Elkar, 1991) kaleratu zuen, harpa oinarri hartuta pop eta musika zelta ezkonduta. «Musika zeltak sartzeko eta hunkitzeko gaitasun berezia du, lirismo handiko musika da alde batetik, eta erritmo oso markatutako dantza horiek biziak dira, mundu osoan dira musika honen menpekoak. Hala ere, ni ez nintzateke menpekoen multzo horretan sartuko. Musika interesatzen zait, baina oro har» (1). Joel Merah gitarrista baionarrarekin landu zituen moldaketak, eta Lertxundik berak ekoitzi zuen lan hura.

1921

Olatz Zugasti, ‘Elearen lainoa’ diskoaren aurkezpenean. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

Zortzi urte geroago sehaska kantu batekin itzuli zen: Bulun bulunka (Elkar, 1999). Diskoetxearen enkarguz egindako lana izan zen, eta euskal kantutegian arakatuz osatu zuen Zugastik errepertorioa. «Kuttunki egindako diskoa da, sentitzen dut halako harrotasun bat horrekin. Nik uste dut gela txiki batean egon zitekeen giroa diskoratzen jakin genuela Angel Unzuk eta biok. Goxotasuna eman genion» (2).

Lertxundiren diskoetan eta zuzenekoetan parte hartzearekin batera, bere sorkuntza landuz jarraitu du Zugastik, horren emaitzak oso tarteka plazaratu badira ere. Haatik, bakarkako zuzenekorik ez du eskaini, neurri handi batean Lertxundirekin aritzeak baldintzatuta. Elearen lainoa hirugarren diskoan (Elkar, 2002). Itxaro Borda eta Henriette Aire idazleen hainbat poema musikatu zituen Zugastik, musikari talde zabal eta bikain baten laguntzaz.

739

Pello Ramirez eta Patxi Zubizarretarekin, ‘Baina nik poza kantatutzen det’ ikuskizunean. (Berria)

Hernaniko ikastolan haurtzaroko garaietan jasotakoa gaur egungo haurrei itzultzen saiatu da Zugasti azken urteotan. Izan ere, Orioko Herri Ikastolan sortutako abesbatza zuzentzeko eta haurrei herri kantutegia ezagutarazteko ardura hartu du. Haziak bere fruitua eman zuen 2008. urtean, ikastolako bederatzi haurrek osaturiko Olaxka kantu taldeak lehen diskoa kaleratu baitzuen. Ondoren, talde horretako zenbait kidek Gau hotzenean ere (Elkar, 2010) diskoan parte hartu zuten. Lan hori Mixel Ducaurekin ondu zuen Zugastik, Errobi taldeko kide ohia arduratu baitzen ekoizpenaz eta musika laguntzaz. Disko horretako doinu eta hitz gehienak Zugastik sortu zituen.

Sortzeaz gain, herri musika ezagutzera emateko lanean ere ibilia da Zugasti, irrati saioak aurkeztu baititu Egin Irratian eta, azken hamarkadan, Euskadi Irratian (Kantaita).

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Argia, 1.546. zenbakia, 1995
  • (2)Berria, 2006ko uztailaren 4a
Mairu baratzetan

Mairu baratzetan

Grabaketa: Maria Garmendia, Julen Leturiondo

Mairu-baratzen aireko irudiak: Iñaki Etxeberria

Dantzariak: Ane Muguruza, Gratxina Lertxundi

Atzera

Mairu baratzetan

Grabaketa: Maria Garmendia, Julen Leturiondo

Mairu-baratzen aireko irudiak: Iñaki Etxeberria

Dantzariak: Ane Muguruza, Gratxina Lertxundi