2023.08.02
OLOR

OLOR

Hamar aldiz

Ahul gaude eta kolpeak biderkatzen dira.
Jasotako bakoitzeko lurrean hamar bira.
Zauriak irekitako zulotik gure zauriari begira.

Behera begira gaudelarik erauntsiak gaitu lurreratzen,
baina hegan hasi orduko hotzak ez digu utziko lorik hartzen.
Aurrera begiratzeko adorearen bila,
beldurra elkarrekin irensgarri dadila.
Badakigu non dagoen gurpila, prest daukagu makila,
paradisu sozialistan jango dizut arima.