2023.08.02
OLOR

OLOR

Zerua ureZ

Zerua urez bete zen egunean,
dena isolatua eta txikitua.
Txoriak ito ziren
soinu nazkagarrien artean.
Barrurantz oihukatuz
gelatinazko lainoak irensten bezala.

Zerua urez bete zen egunean,
pilotoek botoi guztiak aldi berean sakatzen zituzten.
Baina zerua urez betea zen eta
hegazkinek ezin igeri egin.
Lehen tanta erori orduko, inor ez zegoen prest
lurra zeru bilakatua baitzen.
Zeru zitala,
Igerileku totala,
Arnasik ez,
Zerua urez,