2021.01.11
Orreaga 778

Orreaga 778

Atzera

Bataillon Basque Gernika

Izurri beltza

ekatariak datoz gure lurretan barna
Zorriz bete gaituzte erredentzio bila
Ulertezina dena,ikara zabaldu da
Heriotzez jantzi da gure etorkizuna

Harriak besterik ez, jaso ditut nire uztan
Itsasoak zorigaitza dakar bere barrenean
Sukar jasanezina,gorputz deformatua
Goitik behera bota dut nire miseria guztia

Egurrez josi dute nire etxe xumea
Arropa guztiak erre jainkoaren izenean
Aberatsak ihesi,betiko kontua
Goseak ez banau hiltzen izurri hau izango da

Izurri beltza da!
Ate-joka dabil toki guztietan