2021.01.11
Orreaga 778

Orreaga 778

Atzera

Bataillon Basque Gernika

Azken ur tragoa

Motor zaratak ixildu nahiez oihu ta negarrak
Oihal berdeak estaltzen du itxaropen galdua
Kanposantuan ilara amaitezinak,belaunikaturik ama bat
Paretetako zulo guztiak niri begira jarri dira

Azken ur tragoa!

Iturri hartatik ez da aterako zuen errukia
Agur maitia, agur ere bai biharko egunsentia
Mendian gora naramatzate,izerdi hotza aurpegian
Bultzada batez amildegirantz nire arima hegan doa

Agur aita
Agur ama
Azken ur tragoa
Agur seme
Eta alaba
Azken ur tragoa
Hezur artean ustelduta
Zeruan edo infernuan
Ezin dastatuz nire ezpainetan
Azken ur tragoa