2021.01.11
Orreaga 778

Orreaga 778

Atzera

Bataillon Basque Gernika

Herrimina

Hainbatetan galdetzen diozu zure buruari
Lehena ez baina azkena izango ote zaren
Egunero gosaritzat porlan ilun zikin hori
Saredun ostertza duzu zeru azpian josirik

Atzerri zein deserri,aberria duzu urruti
Muga eta harresi,herriminak zauriturik

Zure barnean ezinegona,azken hitzordua izango al da?
Irabazitako bataila denak,gorderik daude isilpean
Kontatu ezin diren gauzak,zapaldu gabeko tokitan
Umil ta harro aldi berean,bizitzaren kontraesanak

Atzerri
Deserri
Aberri
Harresi
Herrimina!