2019.05.07
Osto eta Ale

Osto eta Ale

  • Trikitia

Atzera

Osto eta Ale
play_buttonadd_button
EROSI

Osto eta Ale

2019 - Gaztelupeko Hotsak


  • Kardantxulo
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mendiko presak
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Buru Txuri
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Perikin
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Damutu baino lehen
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Buru gorri
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Botikarik ez
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Azukre koxkorra
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Txepetxa
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mari Galant
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Arriola
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Goizalderarte
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ametsetan
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nori guri adina?
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zabaleta
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Elutzeta
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Earra kafia!
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Auzo-udalari
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


GENEROAK

Folka, Trikitia

50 urte zituela hasi zen Alejandro Irizar dultzaina jotzen, etxekoek oparituta. Instrumentu bat (ber)aurkitu eta ikasten hasteko sekula berandu ez dela ederki erakutsiz. Alejandro bezala, geu entzuleok antzeko berraurkikuntza bat egitera gonbidatzen gaitu grabaketa berezi honek. Bertan, Jon Ostolaza soinujolearekin batera proposatzen den dultzaina/soinu txiki konbinaketa ez baita batere ohikoa, eta arrotza egiten zaigu hasiera batean baina berehala halako freskotasun bizigarria sumatzen hasten gara trikitixa, porrusalda, fandango, arin-arin, balts, pasodoble edota kunbia moduko doinu eta erritmo aski ezagunak lehen aldiz entzuten ari baikinen.

Itziarko herria, bere festak eta bereziki orduko gazteek orain dela 40 urte sortu zuten “txaranga” da disko honen eragilea. Txankarta soinujolearekin batera bonboa, txapak , turutak, danborra, pandero eta abar jotzen zituzten kaleak alaituz, eta urte guzti hauetan makina bat musikari pasa da bertatik. Haien artean, Alejandro eta Jon, eta lehena bonbotik dultzainara pasatzean bien arteko elkar ulertzea sumatuz, jarraipena ematea erabaki zuten bikote moduan. Urte hauetan errepertorio zabala osatu dute. Baina Itziarko jendeak aski ikusiak dituen arren, Itziartik kanpo jo dutenean, bi instrumentu hauen konbinaketak harridura sortzen du sarritan. Hori dela eta, grabaketa honetan emaitza bitxi eta erakargarri honen lagin bat utzi nahi izan digute.

Gauza da, garai batean, elkarketa hau ez zela batere arraroa eta berez, soinu txikia euskal doinu eta erromerien protagonista bilakatu zen unean dultzainaren errepertorioaren pieza asko bereganatu zituela. Diskoarekin batera argitaratzen den liburuxkan Juan Mari Beltranek azaltzen duen moduan, filarmonika, akordeoi, soinu-txiki edo trikitixa izenez ezagutzen dugun instrumentu hau XX. mende hasieran kanpotik iritsi arren, berehala bilakatu zen gure nortasun musikalaren ordezkari nagusietako bat. Arrakasta izugarri honen arrazoien artean garai hartako modako kantu eta dantza doinuetara eta aldi berean, aurreko herri soinulariek (dultzaineroak barne) erromerietara eramaten zuten errepertorioa tradiziora ezin hobeto moldatzen zela da, eta zentzu horretan, herri musika zahar horren gordailu bilakatu ahal izan zen.

Baina doinu haietako asko dultzainarako sortuak ziren hasiera batean eta, halako trantsizio epe batez behintzat, dultzainaz jotzen zituzten aspaldiko festetan. Horrela, aski ezagunak izan ziren dultzainero-soinulari bikoteak Gipuzkoako hainbat herritan. Orain disko honi esker dultzainaren alderdi “ezkutu” hori aurkitzeko aukera eskaintzen digute Jon eta Alejandrok. Itziarko txaranga, jaiak eta herri bera omenduz, Aitor Zubikarai, Ander Zulaika eta Joxe Salegi ‘Lizarreta’ itziartarrak izan dira hitzen egileak eta “Auzo udalari” azken kantuan herriak bere buruaren inguruko erabakiak hartzeko duen eskubidea aldarrikatu dute. Herri doinu, herri kultura, herri nortasuna, atzoko eta gaurkoa, zahar eta indarberritua, zirraragarri berriz ere.