2020.03.12
Otuz

Otuz

  • 2014
  • Galdakao (Bizkaia)
  • Hardcorea, Punk-rocka

Atzera

Atlas

Atlas

Zeinek ekarri zuen gosea gure etxeko mahai gainera?
Zeintzuk dira erdibitu gintuztenen izen-abizenak?
Silueta batek, begi nekatuz, begiratzen nau ispiluaren ertzetik.
Nor da ikuslea?

Zeinek jasango du pisu guztia bere bizkarraren gainean?
Atlas garaikide baten zama, jainkoen kondena.

Piztiak lez.
Bizi gabe hiltzen direnak.
Izen gabe hilobiratuak.
Itsas bazterrean pilatzen diren gorpuak.

Bizi gabe.
Zifra susmagarriak garela.
Gorroto diskurtsoen koartada hutsa.
Irabaziak eta galerak.
Mareak ekarri gaitu hona.