2020.12.01
Paco

Paco

  • 1980
  • Irulegi (Behe Nafarroa)
  • Folka, Kantautorea

Lore sortu orduko

Hogeigarren urthera hari naiz hurbiltzen
Eta nere oinetan tomba dut ikusten
Ni zertako munduera ethorria nintzen ?
Ondikoz ez sortzea neretzat hobe zen

Sekulan zoriona zer den jakin gabe
Hainitz dut nik lurrean izan atsekabe
Lore sorthu orduko histu baten pare
Biziaren uztera guti naiz herabe

Mendian ur chirripa, harrien artean
Auhen eta nigarrez jausten da bidean
Izan nahi baihuke zelhai ederrean
Hala nere egunak badoaz lurrean