2021.10.26
Pasadena

Pasadena

Grabitatea

Oinak
aldaken lerroan,
lasai besoak.
lehen pausoa.

Hodei
batean bezala,
urrats leun batez
bigarrena.

Hurrena
oin biak parean
geldi daitezela
lehen bezala.

Gertura
oin bat besteari
eta hurbil utzi:
laugarrena.

Azken pausoa:
oin bat atzera,
toles zangoa,
zuzendu soina.

Balsaren
mugimendu horiek
jakin arren ezin
dantzan egin.

Munduak
jarraitzen du biran,
baina ezin dut nik.
Izoztuta, geldi.

Nire sustraiek
jadanik ez dute,
lurra kendu zaie.
Airean zintzilik.

Grabitatea
falta dute orain
nire oin galduek.