2021.10.26
Pasadena

Pasadena

Izpia

Bide beltzak utzi,
argia dator.
Galduta, errari
ziren luzaro.
Gurari den haizea
nigana ekarri.

Negar ibai hori
itsasora dator.
Arimak badaki,
hemen salbu dago.

Ostu zaigun harea
itzuli.

Ilunetik
sortu den izpia naiz.
itzalezin.

Gaua eta eguna
uko bazaizkigu,
itzalen ertzetan
bat egingo dugu.

Ilunetik
sortu den izpia naiz,
itzalezin,
ukaezin.