Ilunkeran leihoak
Piztu bezala itzartu naiz
Itzulera bidea
Beti da askoz luzeagoa
gezurrik handiena izan naiz
bihotz taupada ta labana
Lainoa joan da baina
Zenetik ez da ezer orain
jarraika nituenak
zein ziren ere ez dut gogoan
egia biluzia izan naiz
bihotz taupada ta labana
Ehiztariek odola
Usaindu dute
Eta ezin naiz ezkutatu gehiago
Beleak adi dira
Oreinak izu
Zuen begien epaiaren zain nago