Odolik ez da agertu
Hatz-markarik ez dago
aztarna denak ezabatu
Inork ez ditu ikusi
Lekuko berririk ez
baina direnik ez ukatu
goibela arnasten dute
ilun eske
errukirik gabe
argi izpiak irensten
Galdu arte
ubeldu gaituzte
laino hila sentitu
lorea belztu da
goiko saiak hunkitu
urak pozoin dira lurpean
ilargi betea hustu da