2021.10.26
Pasadena

Pasadena

Hutsune

Hotzikara bat lo zaudenean.
Orain norbait duzu beste aldean.
Bazenik ere ez zenekien
zauria hasi da odoletan.

Hutsune berria
agertu zaizu.
Luizi batek lez
dena bete du.

Nola dei egin jada ez denari?
Nola erantzun oihartzun bati?
Hotzikara bat lo zaudenean.
orain norbait duzu beste aldean.