2020.06.18
Passepartout

Passepartout

  • 2015 - 2019
  • Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Popa
Bazterretan zehar

Bazterretan zehar

Zuz: Aitor Goenaga

Atzera

Bazterretan zehar

Zuz: Aitor Goenaga

Arnas

Arnas hori eztarrira 
igo aurretik ikusi: 
jauzi 
gabe 
ez dago egirik 

ta ez al zaude nirekin 
ausarta zara badakit 
egurats zabal gorrian 
oraindik goizo dirudi 

Planeta berriak 
kantoi bakoitzean 
irekitzen den ate batek 
ixten ditu mila 
beraz hartu 
abantara bizia 
egin jauzi orain 

Dena zeure 
egin duzula 
sentitzen duzun 
momentu hura 

Orain 
da 
momentua 
hauxe 
da 
bizitzea 
onespenaren zain 
eserita dauden haiek 
sustraiak otordutan 

Dena zeure 
egin duzula 
sentitzen duzun 
momentu hura 
oroimenetan itotzeak ez dauka tokirik 
mendartean haizea dagoenean 

Dena zeure 
egin duzula 
sentitzen duzun 
momentu hura 
mendartean haizea dagoen bitarte honetan 
arnasa izango naiz zure bularraren muinean