2020.06.18
Passepartout

Passepartout

  • 2015 - 2019
  • Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Popa
Bazterretan zehar

Bazterretan zehar

Zuz: Aitor Goenaga

Atzera

Bazterretan zehar

Zuz: Aitor Goenaga

Berez

Hik ez daukak berez arazorik 
sexu bereko harremanekin 
baino hire aurrean 
ezin duk ikusi 
maitasun adierazpenik 

Hik ez daukak berez zer esanik 
baina gona motz horrekin 
probokatzera irten omen da 
neska txiki hori 

besteen biziekin 
betetzen duk 
hire bizi eza 

Arrazismo hitza 
etzatorrek hire hiztegian 
baina norbera bere tokian 
gu hemen haiek han 
horrelakoa haiz 
zeharkako nortasuna 
aurpegira baino bizkarrera 

Guu ala zuu 
ez daukagu lotsatu beharrik 
hi ala ni 
norbera bere berezitasunekin 
Aniztasuna da bidea 
askatasuna helburua 
berez-ik gabe erraza da 
bereziak gara 

hutsuneak bete nahian 
inguruan akats bila 
hutsuneak bete nahian 
ez al dauzkak mila 
hutsuneak jantzi nahian 
trapu zarrekin estalita 
hutsuneak jantzi nahian 
ez al dauzkak mila 

Guu ala zuu 
ez daukagu lotsatu beharrik 
hi ala ni 
norbera bere berezitasunekin 
Aniztasuna da bidea 
askatasuna helburua 
berez-ik gabe erraza da 
bereziak gara