2020.01.23
Pecozza United

Pecozza United

  • 2014 - 2018
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Punk-rocka

Ez errefusatu errefuxiatuak

Markel angula batzuk hartzen 
Hasi zen buru-pajeatzen 
Erraustegia zulo beltz bat da ta 
Nola egin errentagarri 

Denis Itxaso ontzi baten 
Euskal Herritik kanpora 
Zabor turismoa Sirian 
Iritsi da Alepora 

Ez errefusatu errefuxiatuak! 

Atez ate jaso ditu 
Bost tona errefuxiatu 
Zubietara iritsi dira 
Ez ditu inork harrapatu 

Bi hitzak ze antzekoak 
Idoia Mendia nahasi 
Zabor sistema berria 
Orain ezin du inork ahantzi 

Ez errefusatu errefuxiatuak! 

Errefuxiatuak Gipuzkoan 
Errefusa bihurtu dira 
Igandetan Diario Vascok 
Xaboi organikoa opari 

Ez errefusatu errefuxiatuak!