2020.01.23
Pecozza United

Pecozza United

  • 2014 - 2018
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Punk-rocka

Zentro Palentinoa

Liburu ta disko jale 
Sutsu ta tematia 
Hori dena irensteko 
Behar dut edaria 

Durangon horretarako 
Bada leku majoa 
Kanpaitsuen topagune 
Zentro Palentinoa... 
Eta salda badago! 

Euskal kultura, 
Euskal postura, 
Euskal tortura... 
Zentro Palentinoa! 

Postureoen tenplua 
Euscool eta Eusnobak 
Zentro Palentinotik behera 
Bazetorren jendia 

Krimen Uribe handia 
Ta Mikel Urdangarin 
Alkandora Zero zimur 
Ondo egin du bere lana 
Pixukide laztanak! 

Euskal kultura, 
Euskal postura, 
Euskal tortura... 
Zentro Palentinoa!