Peppermint Sextet Gipuzkoako jazz eta fusio musika talde bat da, bere estiloan euskal kantutegia, jazza, musika joera etnikoak (bereziki Afrikatik eta Karibetik jasotakoak) eta ska doinuak uztartzen dituena. Gaur egun ezagunak dira Euskal Latin Jazz Ska Project izeneko ikuskizunagatik.