Neguko izarrak, Peru Altube Kazalisen (Arrasate, Gipuzkoa, 1996) bateria Jazz ikasketetako gradu amaierako lana da. Lehenago Huntza taldeko bateria jotzailea izana da. Bakarkako proiektu hau natura eta bere lau elementuetan (sua, ura, lurra eta haizea) oinarritutako lan kontzeptuala da, eta konposizio originalez gain, Xabier Leteren Izarren Hautsa eta Mikel Laboaren Negu Hurbilak kantuen moldaketak jasotzen ditu, bizitzaren hasiera eta amaiera sinbolizatuz.