2020.04.27
Peru Galbete

Peru Galbete

Atzera

Kresala

Hitzen hitzak

Esan gabeko hitzak
iltzeak bezala buruan dabiltza
noiz egin hitz, noiz komunukatu
noiz amore eman, noiz amore hartu

Ta esandako hitzak
hiltzaile baten itzalaren gisan
noiz nigatik noiz besteengatik
noiz isiltasuna hausteagatik

Hitz guztien zabortegian
galdu nuen ta ez dut aurkitzen
ta ez dut aurkitzen, hitz hori nondik den

Zabor guztien hiztegietan
galdu nuen ta ez dut aurkitzen
ta ez dut aurkitzen, egia nondik den.

Hitzen hitzak ere, kontraesaten dira
esanahi guztiak, doazen tokira

Hitzen hitzak ere, konnotatzen dira
esanahi guztiak, doazen tokira