2020.04.27
Peru Galbete

Peru Galbete

Atzera

Kresala

Ondasun

Jolasten genbilen gure arteko mugan
haurtzaro berri bat egutegien gudan
lurralde arrotz bat betiko lur gainean
egunkaritako berri guztien artean, han artean

Inguru honetan begiradapetan
bihurtuak ginen ikuspuntuetan
ta dantzalekuko lekuko ta dantzen
erdiguneetan sartu izan ginen
Ta inork ez digu esango, nola dantzatzen den hobeto
nola mozorrotu egunero, ta noraino erantzi gero

Inguru honetan begiradapetan
bihurtuak ginen ikuspuntuetan
ta bizilekuko leku ta bizien
erdiguneetan sartu izan ginen
Ta inork ez digu esango nola maitatu
ta inork ez digu esango zertan amestu
ez dut izan nahi ondasun, ez dut izan nahi ondasunik
ta ondasunak gera, objektuak gera, molde guzti hauetan