2018.09.11
Petti

Petti

  • 1973
  • Bera (Nafarroa)
  • Folka, Bluesa, Rocka
  • Webgunea

Atzera

Bonberenean zuzenean
play_buttonadd_button
 

Bonberenean zuzenean

2018 - Bonberenea Ekintzak


  • Solasaldia
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Argi kodea: Bonb-089/CD


GENEROAK

Bluesa, Rocka

Juan Luis Perez Mitxelena da Pettiren jatorrizko izena (Bera, 1973ko urriaren 24a). Musikarekin lehenengo kontaktua Noise Hole taldean izan zuen, hamasei urterekin. Geroago, bide esperimentalago bati ekin zion Zup taldearekin batera, baina 1997ra arte ez zen bakarka aritzera ausartu. Haren izena Gaztelupeko Hotsak zigiluari lotuta dago; izan ere, Soraluzeko (Gipuzkoa) diskoetxearekin argitaratu ditu orain arteko lan guztiak. Lehenengoa Amets bat(Gaztelupeko Hotsak, 1999) izan zen, Billy Bragg, Nick Cave eta Nick Drakeren eraginpean egindako diskoa. Lan horretatik hasita, lan guztietan hainbat lagun izan ditu alboan; gehienak, Berako musikariak. Beñardo Goietxek (Morau eta Agotak) lagundu dio beti koruetan eta hitzak idazten, adibidez.

759

Petti, 2001. urtean.

Bi urte geroago, Arrazoiak(Gaztelupeko Hotsak, 2001) kaleratu zuen. Arima rockzalea duen diskoa izan arren, folk delakora begira jarri zen bakarlari beratarra, abestiak gitarra eta ahots soilez eratuz. Urte berean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak kaleratutako Nafarroa, hitza dantzan bilduman (Gor, 2001) parte hartu zuen, “Isiltasuna oihuka” abestiarekin. Etxeko uztahirugarren lana (Gaztelupeko Hotsak, 2002) izen bereko taldearekin grabatu zuen: Iñigo Telletxea (baxua), Joseba Irazoki (gitarra) eta Aitor Garzia Maikel (bateria). Disko elektrikoa da, Pettik grabatu duen rockeroena. 2003ko Gasteizko Azkena Rock jaialdian aurkeztu zuen, besteak beste The Hellacopters, Steve Earle eta Iggy Pop & The Stooges taldeekin. Halaber, zenbait kontzertu eman zituen Terry Lee Hale songwriter estatubatuarrarekin Euskal Herrian eta Espainian zehar.

760

Etxeko Uzta taldearekin: Iñigo Telletxea, Aitor Garzia ‘Maikel’ eta Joseba Irazoki.

Anari kantariaren Habiak (Esan Ozenki, 2000) diskoan kolaboratu ondoren bi artisten artean sortutako adiskidetasunak Anari ta Petti EP partekatua (Metak-Pil Pil Sessions, 2003) ekarri zuen. Pettik bi abesti konposatu zituen (“Asperkeria” eta “Bergmanen mamuak”) eta Anarik beste bi (“Orbainak” eta “Inon izatekotan”), eta grabatzeko orduan batak bestearen kantuetan lagundu zuen. Lana aurkezteko kontzertu gutxi batzuk eman zituzten elkarrekin. Segidan, bolada batez agertokietatik desagertu zen Petti. Zuzenean jotzeari utzi zion, arazo pertsonalak zirela medio, eta 2006. urtera arte ez zen haren berririk izan. Estepan Urkiaga Lauaxetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2005) parte hartu ondoren, hura aurkezteko emanaldietan itzuli zen agertokietara. Disko horren grabazioan ezagutu zuen Rafa Rueda (Pi.L.T.), eta, geroztik, harreman estua izan dute bi musikariek. Horrela, Pettiren hurrengo lana beste disko partekatu bat izan zen, Hauxe (Gaztelupeko Hotsak, 2006), Rafa Rueda eta Txuma Murugarrenekin. Abeslari bakoitzak bi kantu eman zituen (Pettirenak, “Argia heldu da“eta “Txomin Iantziren kantua“), hirurek elkarrekin konposatu eta abestutako “Gaua eta kea” bikainaz gain. Disko horretarako, Ekaitz Hernandez (baxua), Natxo Beltran (bateria) eta Rafa Acevesek (teklatuak) osatu zuten talde laguntzailea.

MURUGARREN,_RUEDA_ETA_PETTI

Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin, ‘Hauxe’ diskoaren aurkezpenean. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

Bost urtean bakarkako diskorik kaleratu gabe igaro ostean, On (Gaztelupeko Hotsak, 2007) plazaratu zuen, ia erabat berritutako talde batekin grabatutako lana: Joseba Irazoki (gitarra), David Gonzalez (baxua; PI.L.T., Berri Txarrak, Cobra), Ekain Elorza (bateria; Seiurte), Arkaitz Miner (biolina eta mandolina) eta Jexux Aranburu (akordeoia, hammond eta fender rhodes). Rafa Rueda arduratu zen diskoaren ekoizpenaz, eta antzematen da kantuak janzteko moduan. Folk kantu biluziak, blues gordina, soul iluna, pop harribitxiak… topa daitezke doinuen aldetik Pettiren lanik osatuena den horretan. Andoni Tolosa, Xabier Montoia, Mixel Labegerie, JosAnton Artze eta Beñardo Goietxeren hitzak musikatu zituen.

Bere hurrengo lana Awañak izan zen (Bonberenea Ekintzak, 2008), Rafa Aceves pianistarekin (Mamba Beat) Tolosako Bonberenean grabaturiko zuzeneko diskoa. 2009ko uztailean Katarain estudioan sartu zen Barrence Withfield kantari estatubatuarrarekin eta egun gutxitan disko bat grabatu zuten: Barrence Whitfield eta Petti & The Bloodyhotsaks (Bloody Hotsak, 2009). Hainbat kontzertutan aurkeztu zuten diskoa.

PETTI_-_BARRENCE_WHITFIELD

Barrence Whitfield estatubatuarrarekin disko bat grabatu zuen 2009an. (Juxe)

Ondoren, Xabi Garre abeslari eta gitarrista donostiarrarekin (Señor No) kontzertu akustikoak ematen hasi zen. Rock & roll, rhythm & blues eta soul egileen bertsioak eskaintzen zituen bikoteak (Ray Charles, David Bowie, Andre Williams, Jimi Hendrix, Rory Gallagher…), eta horietako batzuk disko batean jaso zituen. Diskoan, besteak beste, Chris Casello gitarristak hartu zuen parte.

Halaber, 2011. urtean Xabier Lete idazle eta kantariaren omenez antolatutako kontzertuetan parte hartu zuen Pettik, Alex Sardui (Exkixu, Gatibu), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz eta beste zenbait musikari, idazle eta bertsolarirekin batera; haren harira, Sortuko dira besteak ikuskizuna sortu zuten 2012n, Euskal Herriko zein nazioarteko abeslari eta taldeen kantuen moldaketak eskaintzeko. Horietan ere parte hartu zuen Pettik.

Halaber, Harkaitz Cano idazlearekin eta Joxan Goikoetxea musikariarekin, Gau beranduan taularatu zuen Pettik 2013an. Urte berean, Balerdi Balerdi taldean jotzen hasi zen.

Testua: Xabier Doncel

Atzera

Zuzenean Putzuzulon

Atzera

Alde hemendik (Awañak)

Atzera

Biharamuna (Usurbil 2914)

Atzera

Argiak errepidean

Zuz: Lander Garro

Atzera

Gordin: Petti

Egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Erreka / The River (Apolo, 2016-12-02)

Atzera

Argitasuna (Twobaskos Sessions)

Atzera

Erramurik gabeko gauak (Kafe Antzokia, 2017/01/19)

Atzera

Ni naiz (Jazpana 2017)

Egilea: Bira Produkzioak