2020.05.15
Physis versus Nomos

Physis versus Nomos

  • 1989
  • Donostia
  • Kantautorea, Pop-rocka
  • Webgunea

Atzera

Konpromezu (B Aldea, Gaztea)

Atzera

Dokatik zuzenean

Atzera

Kultur Kutxa Gauak (2020.06.13)

Sahara

Hatoz Sahara, 
hator nigana, 
behingoz “inshala” 
urruti biziraun ahala 
etzara aske ni bezala. 

Agintariek ez dute ikusi zure esentzia 
ta hil dute familia, herbesteratuta ahantzia. 

Mende hauek baino lehen 
area ta ura gugan ziren. 
Mende hauen ondoren 
“Yalah”, goazen. 

Joko zikina, 
injustizia, 
lotsa harresia. 
Denboran urrun bizia. 
Noiz itzuliko da egia? 

Kultura hautsia. 
Herri zatiak 
armaz bustiak. 
Zaitezte joan ta itzuli! 
Aurreko mugak berrezarri! 

Mende hauek baino lehen 
airea ta ura gugan ziren. 
Mende hauen ondoren 
“Yalah”, goazen. 

Arbasoen kresala lagun 
egin itzulerako bidea. 

Ilusioa bidelagun, 
haize, aske, itzuli nigana. 

Desertuko seme-alaben 
galdu gabeko irria...