2025.10.10
Puntu Takoma

Puntu Takoma

  • 2020
  • Atarrabia
  • Pop-rocka
Txankame

Txankame

  • Bideoaren grabazioa: Aitor Larrea
  • Bideoaren gidoia eta edizioa: Asier Etxeberria Munarriz

Atzera

Bigarren mailakoak

Atzera

Txankame

  • Bideoaren grabazioa: Aitor Larrea
  • Bideoaren gidoia eta edizioa: Asier Etxeberria Munarriz

Dopamina

Predikari txarra, filosofo trakets
Aholkuak emanez gogoetarik gabe
Korrika bizitzen beti berandu heltzeko
Agurtzea ahantzi zaizu berriz ere

Nostalgiko hogeitamarrak gertu daude
Baina aspaldi bete zenituela badakizu
Oroitzapen onen bila iraganean galduta
Bizitza zain daukazu, zeren zain zaude?

Hik zer behar duk ongi bizitzeko?

Noiztik jakin-mina
Erori da ahanzturan
Jantzi dopaminaz
Ziurgabetasun dosi bat zainetan

Apaltasunez erakusten dizkidazu
Zure lorpen guztiak, hautsak inguratuta
Azkenean gu ere hauts bihurtuko gara
Eskumuturra gris daukazu jada

Ez, ez nauzu bidelagun izango
Gorabeherarik gabeko errusiar mendi batean
Tren hontan bidaiari hutsa izan partez
Hurrengo geltokian behera noa

Hik zer behar duk ongi bizitzeko?

Noiztik jakin-mina
Erori da ahanzturan
Jantzi dopaminaz
Ziurgabetasun dosi bat zainetan