2025.10.10
Puntu Takoma

Puntu Takoma

  • 2020
  • Atarrabia
  • Pop-rocka

Atzera

Bigarren mailakoak

Moldea

Beti berandu, gutxietan garaiz
Lurrean islatzen diren begiradak

Sinistuzazu idaztekotan nengoela baina
Ziurgabetasunak aurre egin dit
Atzo ez zintudala agurtu diozu
Miopia emozionala edo, auskalo

Harreman hutsalak, lardaskeriak
Zaila zaigu besteen moldean enkajatzea

Non gaude?
Etengabe eraikitzen
Bakardade kolektiboak
Ez gara uste genuen bezain bereziak
Pentsa dezagun hotzean
Gure epizentrotik harat

Zure asmoak asmatzen ikasi dut dagoeneko
Ez gaizki hartu, ez dut deus berririk kontatzeko