2025.10.10
Puntu Takoma

Puntu Takoma

  • 2020
  • Atarrabia
  • Pop-rocka

Atzera

Bigarren mailakoak

Patroirik ez

Beste behin hesien ondotik ibiltzen

Hara! Bekarrak begi bitan
Bart gaueko irudiak bezain beltzak
"Ederra egin duk oraingoan"
Beti bada tantaren bat tintontzian

Gaurko kezkak, atzo erdi barrezka
Txapak ez nau libratuko oraingoan
Testosterona zaku bana, potro festa
Hi haiz hi! Gizonetan gizonena

Beste behin hesien ondotik ibiltzen
Beste behin eskortatik ihesi gabe

Bai ba, lagunak dira baina
Ez al zaude nekatuta horrenbeste bromaz,
horrenbestez probaz, horrenbeste uluka
etengabe inoren arreta deitu nahian?

Baina nor naiz ni? Zer gara gu?
Patroiak behingoz ahaztuko bagenitu
Muxu batekin mundua desafiatuz
Zirkurik ez, maskararik ez, patroirik ez!

Beste behin hesien ondotik ibiltzen
Beste behin eskortatik ihesi gabe

Ez! Oilartutako trollei itzaletan
Ez! Gizontasunaren guruei pantailetan
Ez ditut ganoragabeak gurtuko
Porkulo hartzera zure fuck, zure woke, zure mierda dena

Bost axola norberaren ustezko rola
Eta gugan ezarri nahi duten kontrola
Elkarrekin geruzak kentzeko garaiz
Nork ez luke mundua hobetu nahi?