Soka beltzen urradura
Bozgorailuen indarra
Pantailek ezkutatuak
Etorkizun oparoa
Algoritmoaren hautua
Entzunaldien morroia
Bi begi, begirada bat
Zer berri Top hogeitamar?
Arrakalak ta handinahiak
Batzuen aitabitxiak
Gozoak bezain gaziak
Santifikatu zaitzala
Ez dut dirurik nahi
Nahiago BBK live
VIP paseak zuretzat
Niretzat argiak
Estetika, aesthetic-a
Irudiak gaurko musikak
Baino ganora gehio duen hontan
Instgrameko jarraitzaileak
Arrakastaren erantzuleak
Zertan bihurtu da gure eszena?
Noizko oholtzako izerdia?
Kaleak txikiak dira
Ez dira sartzen nire nahikeriak
Kea dario lau ertzetan
Baina surik ez da
Beste urtebete zerrendan egon gabe
Mulletak ez du arretik deitzen
Ta zu kantak bortxatzen, plastifikatzen
Batean bale, besteetan kale
Asmatu ezinik
Izarrik gabe ameste(r)ik dago ere
Ni zure Vicious zu nire Nancy Spoungen
Zeruan lekurik egiten badigute
Podiuma back stagea,
Arrakasta arrastaka, arnas estuka
Disdiratzen duen oro ez da urrea