2025.10.10
Puntu Takoma

Puntu Takoma

  • 2020
  • Atarrabia
  • Pop-rocka
Txankame

Txankame

  • Bideoaren grabazioa: Aitor Larrea
  • Bideoaren gidoia eta edizioa: Asier Etxeberria Munarriz

Atzera

Bigarren mailakoak

Atzera

Txankame

  • Bideoaren grabazioa: Aitor Larrea
  • Bideoaren gidoia eta edizioa: Asier Etxeberria Munarriz

Zilborren mundutik

Ez dira garai onenak
Noizbait izan al dira?
Azken finean izaki…
Gizaki putak besterik ez gara
Gure zilborren munduan

Berriro elkartuko gara Nabarreriako plazan
Urrutitik begiratzen lehen laguntzat nituenak
Elkartasun, kolektibizazio, ta zer ostia?
Norberak eusten badio bizitzari ahal duen bezala

Zer egingo diogu?
Galduta dago dena
Eskerrak ondoan zaudela

Irratiak dio beste gerra bat hastear dagoela
Helduaroari heldu ezinik gauden bitartean
Beste behin beherapenak probestu dituzula
Ta niri zer?

Zer egingo diogu?
Galduta dago dena
Eskerrak ondoan zaudela

Ta orain eskaintzen dizuet kanta hau
Nire zilborren mundutik idatzitako bertsoak
Zuentzat, zuek inor ez bezala
Dakizuelako noiz bidali popatik hartzera